Material eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalak duen materiala erabiltzeko eskaera: karpa, hesiak, taulatua, kamioia, pick-up…

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Karpa 51,70 € eguneko

            Karparen muntaia eta desmuntaia 1.136,60 €

            Hesiak, bakoitzak 3,25 € eguneko

            10x5 ohol­tza toldorik gabe 350,00 €

            10x5 ohol­tza toldoarekin 500,00 €

            10x10 ohol­tza toldorik gabe 650,00 €

            10x10 ohol­tza toldoarekin 800,00 €

            Taulatuaren muntaia eta desmuntaia 29,50 €/orduko

            Aluminiozko eskailera 2,35 € orduko eta bakoitzeko

            Aulkiak bakoitzak 0,75 € eguneko

            Apurtutako edo ez bueltatutako aulki bakoitzeko 14,40 €

            Kamioia txoferrarekin 62.,70 € orduko

            Pick up txoferrarekin 38,10 € orduko

            Salbuespenak: Udal intereseko kultur elkarteak, elkarte sozialak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta dagokion dokumentazioa balego, erregistratu-

            Interesatuari kopia eman.

            Dagokion sailari bidali:

            Sustapen soziokultural sailari jardunaldi bati lotuta badago.

            Bestelakoak

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Sustapen Soziokulturala - Kultura

            OHARRAK

            Eskaerak gutxienez 15 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira

            Materiala irteten denetik berriro itzultzen den bitartean kontatuko dira egunak.

            Materialean egindako kalteak edo desagertzea eskatzailek hartuko du bere gain, eta faktura egingo zaio dagokion zenbatekoarekin.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).