Hirigintzako kontsulta.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari egiten zaion kontsulta da, lursail, eremu edo sektore bati zer lurzoru mota eta kategoria dagozkion jakiteko, bai eta Udal Plangintzako Hiri Antolaketako Arauetan esleituta dituen erabilerak edo intentsitateak jakiteko ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona orok, edo pertsona horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabide-orria

NANa aurkeztu behar da.

Baldin eta izapidea interesduna ez den beste norbaitek eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia aurkeztuko da, NANarekin, pasaportearekin, gidabaimenarekin edo bizileku-baimenarekin batera.

Hala dagokionean, honako dokumentazio hau ere aurkeztuko da:

Informazioa zer lursail edo ondasun higiezini buruz eskatzen den identifikatuko da: katastro-erreferentzia, erregistro-erreferentzia, identifikazio-planoa...

Egin edo ezarri nahi den lan edo jarduerari buruzko memoria; honako dokumentu hauek ere jasoko dira memoria horretan:

Kokapen-planoa.

Barne-banaketari dagokion planoa, mugarriztatua.

Ezarriko den makineria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          HIRIGINTZA ZERBITZUEN PRESTAZIOARENGATIKO TASA:

          Hirigintza kontsultak: 37,19 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).