Egiaztagiriak (biztanle erroldakoak ez)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoera edo/eta alderdi ezberdinak egiaztatzen dituzten dokumentuak:

AURREKO ZERBITZUEN EGIAZTAGIRIA

Udalaren zerbitzurako langile gisa egon izana egiaztatzen du, bai lan erregimenean, bai funtzionario gisa.

ZERGA BETEBEHARREN ORDAINKETAN EGUNEAN EGOTEAREN EGIAZTAGIRIA

Udal zerga betebeharren ordainketan egunean egotea egiaztatzen duen agiria.

ONDASUNEN EGIAZTAGIRIA

Ondasun higigarrien edo higiezinen jabetza egiaztatzen duen agiria.

GIZARTE LAGUNTZAK JASOTZEN DIREN EDO EZ EGIAZTATZEN DUEN AGIRIA

Pertsona batek Udaletik edo Foru Aldunditik gizarte laguntzak jasotzen duen edo ez egiaztatzen duen agiria.

UDAL ERABAKI ETA EBAZPENEI BURUZKO EGIAZTAGIRIA

Udal organo erabakitzaile batek, alkateak, Tokiko Gobernu Batzarrak, Udalbatzak, erabaki bat hartu izana egiaztatzen duen agiria.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

NAN aurkeztea.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik eskatzailearentzat

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 lanegun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Beharrezko datuak egiaztatzea eta egiaztagiria egitea.

          Teknikari gaituak egiaztagiria sinatzea eta alkatearen oniritzia.

          Interesatuari egiaztagiria eskuratzea.

          Telefonoz eskatu bada,, postaz bidaliko da egiaztagiria, bizanle erroldan agertzen den helbidera.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          ZERGA BETEBEHARREN ORDAINKETAN EGUNEAN EGOTEAREN EGIAZTAGIRIA

          Egiaztagirien balioa 12 hilabetekoa izango da, egiten denetik kontatuta, aldizkakoak diren betebeharretarako, betiere edukian zehazten diren egoerak aldatzen ez badira. Aldizkakoak ez diren betebeharrei dagozkien egiaztagirien kasuan, balio aldia 3 hilabetekoa izango da.

          ONDASUNEN EGIAZTAGIRIA

          Egiaztagirien balioa 12 hilabetekoa izango da, egiten denetik kontatuta, betiere edukian zehazten diren egoerak aldatzen ez badira.

          Ondasun egiaztagiria adin txikiko bati badagokio, eskera aitak, amak edo tutoreak egin beharko du, eta jasotzeko famili-liburua aurkeztu beharko da.

          GIZARTE LAGUNTZAK JASOTZEN DIREN EDO EZ EGIAZTATZEN DUEN AGIRIA

          Egiaztagirien balioa 3 hilabetekoa izango da, egiten denetik kontatuta, betiere edukian zehazten diren egoerak aldatzen badira.

          Ziurtagiriak telefonoz eskatzen badira, biztanle erroldan agertzen helbidera bidaliko dira.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)