Udako haurren udaleku irekian izena ematea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaleku irekietan izena ematea.

Matrikulazio epea: 2019ko maiatzaren 13tik 24ra bitartean.

NORK ESKA DEZAKE?

6 urte eta 11 urte bitarteko haurren gurasoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Osakidetza txartela

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Udalen webgunetan On-line bidezko aurre izen-ematea egin dezakezu plazaren erreserba egiteko eta ondoren, epearen barruan, Izen-ematea bete aurrez aurre.

    NON ESKATZEN DA?

    On-line formularioa (matrikuazio epean).

    Aurrez aurre, honako tokietan:

    • Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 10:00 - 13:00, edo
    • Urretxuko Aizpurunea kultur etxean, 17:00 - 20:00.

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    30 €. Eskabidean adierazitako kontu korrontetik kobratuko dira.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Eskaera jaso eta egiaztatu

    Udalekuen kudeatzaileei izen emate orriak bidaltzea

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Sustapen soziokulturala.

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapen Soziokulturala - Kultura

    OHARRAK

    Urretxu eta Zumarragako haurrek dute lehentasuna.

    Plazak izen emate hurrenkeran emango dira

    Taldeetan plazak libre geratuz gero, kanpoan bizi diren eta uztailean herrira datozen haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute, beti ere euskara ulertzeko eta hitz egiteko gai badira.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.