Kirol instalazioak erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko talde federatuek ohiko kirol ekintzetarako; ikastetxeak edo pertsona partikularrak kirol instalazioak (kiroldegia, pilotalekua, igerilekua) erabiltzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxuko edozein talde federatuko, ikastetxeko, pertsona partikularrak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            2019ko Tasak

            URRETXUKO TALDE FEDERATUEI ETA IKASTETXEEI EZ ZAIE TASARIK KOBRATUKO.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.

            Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.

            Kudeaketa programan jartzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Sustapen Soziokulturala - Kirolak

            OHARRAK

            Ohiko eskaerak irailean egingo dira.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.