Errolda-egiaztagiri bereziak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aurreko errolda inskripzioak edota hildakoen inskripzioak.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANren edo pasaportearen edo ordezko nortasun-agiriaren jatorria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin. Adingabea izanez gero, familia-liburua.

Hala badagokio, heriotza-agiria.

Eskatzaileak seme/alaba adingabeen ziurtagiria eskatu badu eta seme- alabak berarekin bizi ez badira, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena aurkezteko beharko du.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Datuak egiaztatu eta egiaztagiria egin.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                Eskaera presentziala ez dadila izan kasuan, ziurtagiria erroldatze-helbideari bidaliko zaio.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.