Europar batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik ez duten atzerritarren erroldan-inskripzioa berritzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Europar Batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik (“Iraupen luzekoa”) izenekoa 2011. urtetik aurrera) ez duten atzerriko herritarren errolda-inskripzioak bi urtez behin berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Espainian bizi diren eta Europar Batasunekoak ez diren herritarrek, bizileku-baimen

iraunkorrik ez badute (“Iraupen luzekoa” izenekoa 2011. urtetik), edo bere legezkko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Europara Batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik ez duten atzerritarren errolda-inskripzioa berritzeko eskaera.

Bizileku-txartela indarrean dagoen edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea.

Adingabeen kasuan: Berritzeko eskaera adingabearen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta bere nortasun-agiriaren fotokopia ere erantsi beharko du.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Datuak egiaztatu eta aplikazioan sartzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                Hilabete batzuk aurretik, INEk jakitera ematen du errolda berritzea egin behar duten pertsonen zerrenda. Udalak interesdunei jakinarazten die tramitazioa egiteko epemuga.

                Inskripzioa bi urteko epe horretan berritzen ez bada, iraungitzat joko da eta baja emango zaio Biztanleen Erroldan.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).