Biztanleen udal erroldan helbidea aldatzea (udalerriaren barruan).

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerri barruan helbidea aldatzeagatik errolda-inskripzioan aldaketa egitea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Biztanleen erroldan helbidea aldatzeko eskaera.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (nahitaezkoa 16 urtetik aurrera).

Adingabekoak badira, familia-liburua, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adingabekoaren tutoretza egiaztatu beharko da.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin. Adingabea izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

ATZERRITAR HERRITARTASUNA DUTEN PERTSONEN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK

Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

Beste estatu batzuetako herritar nazionalek, indarrean dagoen bizileku-txartela aurkeztu beharko dute. Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du).

ETXEBIZITZAREN AGIRIAK

Etxebizitzaren salerosketako eskritura.

Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua.

Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioen kasuan, testamentuak, dohaintzak eta abar).

Jabearen baimena eta bere NANaren fotokopia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Eskaera eta gainerako dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.

                Etxebizitzaren egoera egiaztatu datu basean (hutsik dagoen ala ez…)

                Baldintza guztiak betetzen badira, biztanleen udal erroldaren aplikazio informatikoan datuak sartu eta eskaera erregistratzea.

                Idazkaritzara bidali.

                Kasu berezietan ez da aldaketa egingo.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).