Biztanleen udal erroldan ofiziozko baja.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitza bat okupatzeko legezko titulua duen pertsona batek etxebizitza horretan bizi diren gainerako biztanleei ofiziozko baja emateko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Etxebizitza okupatzeko legezko titulua duen pertsonaren batek etxebizitza horretan bizi diren gainerako biztanleei ofiziozko baja eskatu nahi badu, Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 72 artikuluan agindutakoaren babesean, Udalari jakinarazi beharko dio pertsona horien zerrenda.

Udalak ofiziozko baja espedientea hasiko du, eta horretarako helbidean baja eman nahi diren pertsonekin jarriko da harremanetan, egin beharreko jakinarazpenak egingo ditu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkiak jarriko ditu, eta hala badagokio, aipatutako helbidean pertsona horien ofiziozko baja tramitatuko du.

Eskaera inprimakia.

Legezko titulua (eskritura, alokairu kontratua)

Aurreko paragrafoan aipatzen den ofiziozko baja eskaera erroldatutako pertsonen ezkontide-banaketaren ondorioz baldin bada, banantze sententziaren kopia aurkeztu beharko da, non jasota agertuko den etxebizitzaz gozatzeko esleipena ezkontide eskatzaileari eman zaiola esklusiboki.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Eskaera erregistratu eta espedienteari hasiera eman.

                Interesdunari jakinarazpena, udaletxeko taulan eta estatuko aldizkari ofizialean argitaratzea eta espedientearen kopia erroldaren kontseiluari helaraztea, dagokion txostena egin dezan.

                Txostena jaso ondoren, ebazpena emango da.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).