Biztanleen udal erroldan alta, inmigrazioagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko biztanleen udal –erroldan alta ematea, Espainiako Estatuko edo atzerriko beste udalerriren batetik datozen bizileku-aldaketen ondorioz.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Biztanleen erroldan inskribatzeko eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (nahitaezkoa 16 urtetik aurrera).

Adingabekoak badira, familia-liburua, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adin gabekoaren tutoretza egiaztatu beharko da.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopia. Adingabea izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean -- - egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du). Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du). (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

ETXEBIZITZAREN AGIRIAK

Etxebizitzaren salerosketako eskritura.

Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.

Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioen kasuan, testamentuak, dohaintzak eta abar).

Etxe jabearen baimena eta bere NANaren fotokopia.

Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari --arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko du.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                .

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturil interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Alta-eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.

                Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen edo ez...).

                Betekizun guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartzea eta eskabide-orria erregistratzea.

                Kasu berezietan ez da alta emango eta idazkaritzara pasako da eskaera erregistratu eta gero.

                Betekizun guztiak betetzen ez badira, alta ezesteko ebazpen arrazoitu bat ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.

                Artxibatzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                Jatorrizko udalerrian baja emateko izapidea Urretxuko Udalak egingo du INEren bitartez.

                Erroldatze honetan adierazi den ohiko bizilekua interesdunaren helbide fiskaltzat hartu eta erabiliko du Udalak.

                Helbidea, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldatzeko aukera eskaintzen da..

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).