Aire konprimatuko armen txartela.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aire konprimatuko armak edukitzeko eta erabiltzeko baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo AIZ, orijinala eta fotokopia.

Erosketaren fakturaren fotokopia, armaren jabetza eta ezaugarriak jasoko dituena (kategoria, marka, modeloa, mota, serie zenbakia eta kalibrea).

Eskatzailea adin txikikoa baldin bada: guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

            Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

            Dagokion sailari bidaltzea: Udaltzaingoa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            Bi txartel mota daude:

            A MOTAKO TXARTELA:

            Baimen honek 4-1 laugarren kategorian sartutako armetarako balio du: tiro erdiautomatikoko eta errepikapeneko karabinak eta pistolak; akzio bikoitzeko errebolberrak, aire edo beste gas konprimatu baten bidez akzionatuak, eskopetei ez asimilatuak, eta tiro automatiko sistema duten armak, jolas-kirolean erabiltzekoak.

            Sei arma bakarrik dokumentatu daitezke A txartelekin.

            Balio iraunkorra izango dute. Nolanahi ere, udal agintaritzak mugatu edo murriztu egin ditzake bai interesdun bakoitzak eduki dezakeen arma kopurua, bai txartelen balio-denbora, beti ere kontuan izanik gorabehera lokalak eta pertsonalak.

            A motako txartelaren eskatzaileek 14 urteko adina bete izana egiaztatu beharko dute; horretarako, nortasun agiri nazionala edo indarrean dagoen agiri baliokideren bat aurkeztu beharko dute.

            B MOTAKO TXARTELA:

            Baimen honek 4-2 laugarren kategorian sartutako armetarako balio du: arima lauko edo marratuko, eta tiro bakarreko karabinak eta pistolak; akzio bakuneko errebolberrak, aire edo beste gas konprimatu baten bidez akzionatuak, eskopetei ez asimilatuak, eta malguki bidez akzionatutako armak, jolas-kirolean erabiltzekoak.

            Muga kopururik gabe dokumentatu daitezke armak B txartelekin.

            Balio iraunkorra izango dute.

            Nolanahi ere, udal agintaritzak mugatu edo murriztu egin ditzake bai interesdun bakoitzak eduki dezakeen arma kopurua, bai txartelen balio-denbora, beti ere kontuan izanik gorabehera lokalak eta pertsonalak.

            B motako txartela edozein adinarekin eska daiteke eta alkateen iritzi zuhurraren menpe geratuko da txartel horiek ematea.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).