Jolas-jarduera, ikuskizun eta beste batzuetarako baimenak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan edo udal instalazioetan ikuskizunak edo/eta jolas-jarduerak antolatzeko baimena. Adibidez: kontzertuak, feriak, ikuskizunak edo kirol probak…

Feriak, barrakak, zirkoak, puzgarriak… instalatzeko baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Ikuskizun bat edo jolas-jarduera antolatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, edo horren legezko ordezkaria.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IKUSKIZUNAK EDO JOLAS JARDUERAK UDAL INSTALAZIOETAN ANTOLATZEA:

Eskaera-orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Material eskaera.

FERIAK, BARRAKAK, PUZGARRIAK :

Eskaera-orria.

Instalazio bakoitzaren dokumentazio teknikoa, gutxienez atrakzioaren deskribapenari, muntaia, mantenimendua, kontserbazioa eta erabilerari buruzko segurtasun baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena.

Atrakzio bakoitzaren urteroko ikuskapenaren egiaztagiria, pertsona tituludun eskudunak edo ikuskapen erakunde gaituak egina.

Indarrean dagoen erantzun zibileko aseguru poliza.

ZIRKOAK:

Eskaera-orria.

Instalazioaren proiektu teknikoa, bertan instalazioaren segurtasun, egituren sendotasun, ebakuazioa eta irisgarritasun baldintzak jaso behar direlarik.

Kokapen-planoa.

Indarrean dagoen erantzun zibileko aseguru poliza.

Autobabes Plana, edukiera 300 lagun baino gehiagokoa bada. .

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Txurreriak: 0,41 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Tiroko txosnak: 2,39 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Tonbolak: 2,90 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Mugimenduzko aparatuak: 1,22 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Autotxoke pistak: 0,50 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Ikuskizun eta antzerkiak: 0,34 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              Zirkoak: 3,04 €/metro karratuko edo zatiko egunean

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

              Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

              Dagokion sailara bidali:

              -Ikuskizunak edo jolas jarduerak udal instalazioetan antolatzea: sustapen soziokulturala.

              - Feriak, barrakak, puzgarriak, zirkoak: idazkaritza.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Administrazio Orokorra - Idazkaritza

              OHARRAK

              IKUSKIZUNAK EDO JOLAS JARDUERAK UDAL INSTALAZIOETAN ANTOLATZEA:

              Jarduera edo ikuskizuna egin aurrretik edukieraren araberako egindako erantzukizun zibileko aseguru poliza, edo asegurutxeak sinatutakjo ziurtagiria (eredua) aurkeztu beharko da Udaletxean.

              FERIAK, BARRAKAK, PUZGARRIAK ETA ZIRKOAK:

              Muntatu ondoren eta funtzionamenduan jarri aurretik edo ikuskizuna hasi aurretik, segurtasun eta sendotasuna egiaztatzen duten ziurtagiria aurkeztu beharko da Udaletxean, beti ere pertsona tituludun eskudunak edo ikuskapen erakunde gaituak egina.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.