Arriskutsu izan litezkeen animaliak edukitzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan litezkeen animaliak edukitzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak, beti ere 199/50 Legean eta 278/2002 Errege Dekretuan jasotzen diren baldintzak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Eskatzailearen NAN.

Bi (2) argazki, nortasun agirikoaren tamainakoak.

Ahalmen fisiko eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, gidarien azterketak egiteko baimena duen zentro batek emandakoa eskaera aurkeztu aurreko hiru hilabetean.

Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri negatiboa.

Erantzukizun zibileko aseguru-poliza (gutxienez 120.000,00 €koa) eta bere ordainagiria.

Animaliaren osasun-txartela eta mikrotxip bidezko identifikazioa.

Zinpeko aitorpena, honako hau adierazten duena: eskatzaileari ez zaiola ezarri, lege-hauste larri edo oso larriren bat egiteagatik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege araubideari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigor gehigarrietako bat ere (eredu ofizialaren arabera).

Animalia antzututa dagoela frogatzen duen agiriaren kopia, hala badagokio.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Txakur arriskutsuen erregistroan inskripzioaren tramitatzeagatiko tasa: 20,68 €.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

            Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

            Udaltzaingoari bidaltzea bere tramitaziorako.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            Baimenak 5 urteko indarraldia du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).