Kalez Kaleko salmenta: asteroko azoka, jaiak eta feriak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Saltegi batetik kanpo, postuetan edo instalazio desmuntagarrietan nahiz ibilgailuetan kalez kale saltzeko baimena:

- ostegunetan 9:00etatik 13:00etara egiten den aldizkako azokan.

- noizbehinkako azoketan, herrian feriak eta jaiak direla eta.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridiko orok, edota haren legezko ordezkariak, baldintza hauek betetzen baditu, betiere:

Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagozkion epigrafeetan alta emanda egotea.

Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean alta emanda egotea, eta kuota ordainduta izatea.

BALDINTZA HORIETATIK SALBUETSITA DAUDE: beren nekazaritza-ustiategietatik jasotako produktuak soilik saltzen dituzten pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NANaren edo, hala badagokio, IFKren kopia, eta norberaren konturako lanerako baimena eta bizileku-baimena atzerritarrentzat, edota bizitzeko eta lana egiteko gaitzen duen beste dokumentazioren bat.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Gizarte Segurantzako alta, eta kotizazioei dagozkien diru-sarreren azken ordainagiria.

Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagokion alta.

Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eratze-eskritura, behar bezala inskribatuta Merkataritza Erregistroan, hala badagokio.

Elikagaien kasuan, elikagaien manipulatzaile-agiria.

Jarduera garatzeko langileak baditu, horiekiko lan-harremana erakusten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Jarduera titularraren izenean garatzeko baimena duten pertsonen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa.

Ibilgailuen bidez egiten diren salmenten kasuan, ibilgailuaren zirkulazio-baimena, ibilgailua erabiliko duen pertsonaren gidabaimena, eta ibilgailuari dagokion IAT gainditua duela egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          ASTEROKO AZOKA

          Herrialdeko produktuak 0,22 € m²/egun

          Gainerako postuak 0,62 € m²/egun

          Argindar-hargunea 5,43 € /urte

          Salbuespena: baserriko produktuak saltzen dituzten herriko baserritarren postuak

          JAI NAGUSIAK ETA BESTELAKO JAIALDIAK :

          Postua: 5,17 € m²/eguna eta frakzioa

          Ibilgailu bidezko postua: 77,80 €/eguna edo frakzioa

          Udalak finkatutako postuak: 15,51 € ml/eguna edo frakzioa

          Salbuespena:

          • eskualdeko ekoizleak eta artisauak
          • Udalaren interesekoak diren gizarte, kultura eta kirol taldeak, eta ikastetxeak, beti ere beraien jardueraren finantziaziorako jartzen dutenean

          SANTA LUTZIA:

          Postua: 6,00 € m²/eguna eta frakzioa

          Ibilgailu bidezko postua: 77,80 €/eguna edo frakzioa

          Udalak finkatutako postuak: 18,00 € ml/eguna edo frakzioa

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: udaltzaingoa.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Baimenek eskatu ahalako izaera dute, eta, beraz, baliogabetu daitezke.

          Asteroko azokarako baimenak urtebeteko indarraldia du, eta berori berritzeko, eskaera egin beharko da.

          Baimen horiek besterenezinak dira.

          Herrian bizi diren merkatariek izango dute lehentasuna.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).