Obrei lotutako bide okupazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratzea, hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obretako bestelako elementu lagungarriak bide publikoan jartzeko, horiekin bide publikoaren hegala okupatzeko edo ez.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Kokapen-planoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; horrek instalazioak okupatuko duen azaleraz eta jarriko diren elementuen banaketari buruz aski xehetasun agertuko du. Halaber, beste alderdi hauek irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...).

Dorre-garabia bada, eskaeraz gain honakoa aurkeztu beharko da:

a. Gai den teknikariak egindako proiektua, bertan Jasotzaile Aparagailuen Eeregelamenduaren MIE-AEM2 Instruktzio Teknikoa, edo hau ordezkatzen edo osatzen duena, betetzen dela justifikatuz.

b. Garabiaren kokapen planoa beti ere obra egin behar den finkarekiko eta honen mugantekiko. Honako hauek jaso beharko dira: garabiaren oinarria okupatzen duen espazioa, gehiengo altuera, kontrapisuaren kokapena, lumaren ekortzearen eta kakoa zintzilikatzen den orgaren eremuak, ekortze gunean dauden eraikuntzen edota instalazioen altuera, batez ere antenenak.

c. Euskarri-oinarriak okupatuko duen gehiengo azalera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIKO TASA:

          A epigrafea. Hesiak, astoak, edukiontziak, garabiak. aldamioak, eskorak eta beste batzuk:

          - Metro karratuko edo zaitko , eguneko: 0,62 €

          - Metro karratuko, hilekoa: 21,44 €

          - Metro karratuko, hiruhilekoa: 26,77 €

          - Metro karratuko, urteko: 42,77 €

          - Obrengatiko bide mozketa partziala, eguneko: 20,35 €

          - Obrengatiko bide mozketa osoa, eguneko: 35,60 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 10 lanegun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: udaltzaingoa.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          Ezinbesteko baldintza: Aurretik obra baimena izatea.

          Arau orokor gisa, oinezkoak bertatik pasatzeko gutxienez 2 metroko zabalerak libre geratu behar du, oztoporik gabe.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).