Lehenengoz okupatzeko lizentzia.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia honek egiaztatzen du obra guztiz egina dagoela eta emandako obra-baimenarekin bat datorrela, eta urbanizazio lanak egiteko konpromisoa beteta dagoela.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Ziurtagiri teknikoa eta Obra Amaierako azken kitapena

Azken egoeraren planoak

Dagokion lizentzian exijitutako ziurtagiriak eta gainerako agiriak

Obra berriaren aitorpen-egiaztagiria (hala badagokio).

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA