Bide publikoan terraza jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ostalaritza arloan legeztatutako jarduera baten osagarri izango diren mahaiak eta aulkiak jartzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, edo horren legezko ordezkari, ostalaritza arloko lokaletan, taberna, jatetxe, kafetegi eta antzekoetan, jarduera lizentziaren titularra dena.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Aldameneko lokalen baimena baduela egiaztatzen duen agiria, hori beharrezkoa den kasuetarako.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA