Etxebizitzarako erabilera aldaketa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lokal komertzialen edo tertziarioen erabilera etxebizitzarako aldatzeko baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Lokalaren jabeak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Lokalaren titularitatearen justifikagiria

Erabilera berriaren memoria justifikagarria eta zehaztua (lokalaren azalera eta irisgarritasuna konpontzeko proposamena)

Kokapen planoa, e: 1/500

Oin- eta fatxada-planoa, e: 1/100

Sekzioen planoa

Instalazioen deskribapena (zerbitzuen hartuneak eta aireztapen eta erauzketarako soluzioa).

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Dagozkion hirigintza zamak.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

              Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

              Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

              OHARRAK

              Espedientea amaitutakoan, lokala etxebizitzatarako egokitzeko obra-baimena edo legalizazio baimena eskatu beharko da, kasuari dagokiona.

              Erabilera aldaketaren ondorioz sortuko diren etxebizitzak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari lotuak daude, baita babes ofizialeko etxebizitzen salmenta prezioari ere.

              Etxebizitzak okupatuta egon beharko du erabilera aldatzeko baimena ematen denetik gehienez ere urtebeteko epean.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).