Aurri-adierazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dagokion izapidetzea egin higiezin bat aurri-egoeran dagoela adierazteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria, honako datuak jasoz:

-Higiezinari dagozkion identifikazio-datuak.

-Aurri-egoeraren arrazoia zein den.

-Higiezinaren egoileak, haien jabetza-titulua zeinahi izanik ere.

-Higiezinaren gainean benetako eskubideak dituzten titularrak.

Teknikari gaituaren txostena, eta bertan, higiezinaren egoera fisikoa deskribatuko da, 2/2006 Legearen 201. artikuluan ezarritakoaren arabera higiezinaren aurri-egoeraren kausa zein den justifikatuko da, egiaztatuko da eskaria egin den unean eraikinak, beraren iritzian, aski segurtasun eta biziegokitasun baduen egoileak bertan egon daitezen harik eta erabakia hartzen den arte.

-Titulartasunaren egiaztapena, aurri-adierazpena eskatzen duena jabea bada.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            HIGIRINTZA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASA:

            Aurri-deklarazio espedientea, alderdi batek eskatuta: 1.220,40 €.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

            Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

            Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).