Birpartzelazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Birpartzelazioa: egikaritze unitate baten finken batuketa da hirigintza planeamenduarekin bat datorren zatiketa berria egiteko. Horren ondorioz sortzen diren lurzatiak jabeei esleitzen zaizkie, beti ere jabe hauek dituzten eskubideen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Urbanizazioaren promotoreak, jabeek, eragile urbanizatzaileak, edo Udalak ofizioz.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Birpartzelazio proiektua, paperean eta digital formatuan. Proiektu honek honakoa izan beharko ditu:
- Memoria, honakoak jaso beharko dituelarik: birpartzelazioa egiteko arrazoiak; birpartzelatu behar den unitatearen deskripzioa; afektaturiko eskubideak definitzeko eta baloratzeko erabili diren irizpideak; esleitutako azaleren balorazio irizpideak; desegin beharreko eraikuntzen eta gainontzeko elementuen balorazio irizpideak eta esleipendunei dagozkien zamak eta gastuen balorazio irizpideak.

- Jabeen eta interesatuen zerrenda, duten eskubidearen izaera eta kopurua adieraziz.

- Sortutako finken esleipen proposamena, bakoitzari dagokion hirigintza aprobetxamendua eta esleipendunaren identitatea adieraziz.

- Plana aurrera eramateko desegin behar diren eskubideen, eraikinen edo landaketen tasazioa.

- Jabe bakoitzari dagokion behin behineko likidazio-kontua.

- Planoak: mugatze eta informazio planoa; antolamendu planoa; esleitutako azaleren klasifikazio eta balorazio planoa; informazio eta esleipen planoen gainjarria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            HIRIGINTZA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASA:

            Jabe kopurua 10 lagun edo gutxiago:1.017,00 €

            Jabe kopurua 10 lagunetik gora: 1.220,10 €.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta dokumentuak jaso, konprobatu eta eskaerari sarrera eman.

            Eskatzaileari kopia eman, aurkezpenaren egiaztagiri bezala.

            Hirigintza sailera bidali.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).