Jarduera sailkatuaren aldez aurretiko jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idatzi honetan jarduera baten sustatzaileak Udalari jakinarazten dizkio horren datuak eta martxan jartzeko beharrezkoak diren dokumentuak. Apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. B eranskineko jarduerei aplikatzen zaie:

Hainbat tailer eta lantegi, baldin eta instalatutako potentzia totala (argiarena kenduta) 25 kW-eko baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik beherakoa bada.

Ikuskizun publikoetarako eta jolas-jardueretarako establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute: 300 lagun baino gutxiagorentzako tokia izatea, edo 50 wattetik beherako potentzia duen musika-ekipoa izatea.

Azienda haundiko 20 buru baino gutxiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak.

Produktuak eta materialak gordetzeko, saltzeko eta erakusteko jarduerak.

Ibilgailuentzako gordelekuak.

Haurtzaindegiakm ikastetzeak, osasun eta farmazia zentroak, albaitari-klinikak, komisariak eta segurtasun zentroak, bulegoak, ileapaindegiak, masaje zentroak eta hileta zerbitzuak.

Hotelak eta egoitzak, hirugarren adinekoen egoitzak, ostalari-etxeak eta antzekoak.

Kalkulu zentroak, datu-bankuak, irrati eta telebista hedagailuak, antenak eta telefonia mugikorraren estazioak, irrati eta telebista igorleak, alarmak kontrolatzeko zentroak eta antzekoak.

Osagarriak diren instalazioak: galdara-gelak, aire girotuaren instalazioak, hotzkailu-instalazioak, erradiodiagnostiko-instalazioak.

Hilerriak eta errausketa-laberik gabeko beilatokiak.

Oharra: Lokalean obrak egin behar ba dira, aldezaurretiko jainarazpena eta irekiera baino lehenado obra baimena eskatu beharko da.

Zenbait kasutan, jarduera sailkatua ireki baino lehen lokalean obrak egitea eskatu dezake Udalak (aurretiazko komunikazioa behar duten jarduerei lotutako obra-lizentziaren eskaera).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aldez aurretiko jakinarazpenaren eredua.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Teknikari gaituak egindako egiaztagiria, jarduerak edo/eta instalazioek indarrean dagoen araudia betetzen dutela eta onartutako obra proiektuarekin eta eranskinekin bat datozela egiaztatzeko.

Ekonomia Ihardueren gaineko Zergaren altaren agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

        Erregistro elektronikoz:

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
        URRETXU

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            JARDUERA BAIMENA ETA IREKITZEAGATIKO TASA

            Kasinoak eta bingoak 2.316,58 €

            Dantzalekuak 2.749,55 €

            Zinemak 2.749,55 €

            Hotelak eta egoitzak 1.063,24 €

            Jatetxeak eta jatetxe-kafetegiak 1.057,05 €

            Tabernak eta kafetegiak 690,22 €

            Pub eta musika tabernak 1.373,23 €

            Biltegiak eta industria jarduerak 740,87 €

            Banketxeak eta kutxak 3.954,32€

            Oro har, lokal komertzialak eta beste batzuk 371,96 €

            Azalera haundiak 3.178,35 €

            Gimnasioak, squash pistak, arte martzialen eskolak eta antzekoak

            371,96 €

            Jolas-aretoak 691,24 €

            Garaje kolektiboak, toki bakoitzeko 9,80€

            ESPEDIENTEA TRAMITATZEAGATIKO TASA 147,78 €

            Hobariak:

            Dagokion tasaren %50 Gune Historikoan irekitzen diren jarduera berrientzako.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Ez dagokio

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).