Betelanak eta zabortegiak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondorengo hauetarako baimena:

Betelana: aldaketa morfologikoa, lur naturaletik datozen lurrak edo harriak erabiliz.

Zabortegia: hondakinen eliminazioa egiteko instalazioak, lur azpian edo gainean botata.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

BETELANAK:

Eskaera-orria

Ikus-onetsitako proiektu teknikoa, zabortegietan botata hondakinen eliminazioa eta betelanen exekuzioa arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuko V Eranskinak ezartzen duen dokumentazioarekin.

Ura eta biodibertsitatearen inguruko txostenak.

ZABORTEGIAK:

Eskaera-orria honako datuekin:

- Eskatzailearen nortasuna, entitate titularrarena eta entitate ustiatzailearena, ezberdinak baldin badira.

- Finkaren mugen erregistroko informazioa (lursailaren erregistroko titularitatea eta erregistroko planoa, hala badagokio).

Lursailaren erabilgarritasunari buruzko egiaztagiriak.

Ikus-onetsitako proiektu teknikoa, zabortegietan botata hondakinen eliminazioa eta betelanen exekuzioa arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuko 16 artikuluak exijitutako alderdi guztiak jasoz.

Inpaktuaren Ebaluaziorako prozedura tramitatzeko behar den informazioa, indarrean dagoen legeriaren arabera, hala eskatzen denean.

Lur azpiko metakinak direnean, horrez gain arriskuei buruzko ebaluazio espezifikoa aurkeztu beharko da, zabortegietan botata hondakinen eliminazioa eta betelanen exekuzioa arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuko III Eranskinak dioen moduan.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA