Lizenzia behar duen jarduera sailkatua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II A Eranskineko jardueraren bat egiteko lizentzia. Apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatua; honako hauek:

Industriak, oro har.

Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.

Hainbat tailer eta lantegi, baldin eta instalatutako potentzia totala (argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

Dantzaleku, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.

Ikuskizun publikoetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute: 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea, edo 50 wattetik gorako potentzia duen musika-ekipoa izatea.

Azienda haundiko 20 buru baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Jarduera proiektua, eta hala badagokio, egin beharreko obrei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              JARDUERA ETA IREKITZE LIZENTZIAREN TASA

              Kasinoak eta bingoak 2.316,58 €

              Dantzalekuak 2.749,55 €

              Zinemak 2.749,55 €

              Hotelak eta egoitzak 1.063,24 €

              Jatetxeak eta jatetxe-kafetegiak 1.057,05 €

              Tabernak eta kafetegiak 690,22 €

              Pub eta musika tabernak 1.373,23 €

              Biltegiak eta industria jarduerak 740,87 €

              Banketxeak eta kutxak 3.954,32€

              Oro har, lokal komertzialak eta beste batzuk 371,96 €

              Azalera haundiak 3.178,35 €

              Gimnasioak, squash pistak, arte martzialen eskolak eta antzekoak

              371,96 €

              Jolas-aretoak 691,24 €

              Garaje kolektiboak, toki bakoitzeko 9,80€

              ESPEDIENTEAREN TRAMITAZIO TASA: 295,50 €

              ESPEDIENTEAREN TRAMITAZIO TASA

              INTSONORIZAZIO EGIAZTAPENAREKIN : 772,87 €

              Hobariak:

              Dagokion tasaren %50 Gune Historikoan irekitzen diren jarduera berrientzako.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

              - Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

              - Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Tokiko Gobernu Batzorde

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

              OHARRAK

              Jarduera ireki eta gero, Udalak ikuskapenak egin ahal izango ditu.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.