Titularitate aldaketa jardueretan.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jardueretan titularitate aldaketaren komunikazioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Titularitate aldaketaren komunikazio idatzia.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Titular berriaren NANren fotokopia.

Titular berriaren izenean osasun-baimenaren kopia, hala badagoio.

Titular berria Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eman izanaren kopia.

Transmititzaileak ez badu sinatu transmisioaren legitimitatea egiaztatzen duen agiririk: lokalaren alokairu kontratua, oinordetzaren banaketa, lokalaren salerosketaren eskritura…)

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          TITULARITATEA ALDATZEKO TASA:

          Jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioari lotutako jarduerak: 73,15 €

          Jarduera sailkatuaren baimenari lotutako jarduerak: 145,29 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

          OHARRAK

          Titularitate aldaketari dagokion jarduera espedientearen arabera, udaleko zerbitzu teknikoak aldez aurreko ikuskapena egin ahal izango du eta, hala badagokio, bere egunean ezarritako neurri zuzentzaileak betearazi.

          Era berean, jarduera indarrean dagoen araudiari egokitzea exijitu ahal izango du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).