Lizenzia behar duen jarduera sailkatua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II A Eranskineko jardueraren bat egiteko lizentzia. Apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatua; honako hauek:

Industriak, oro har.

Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.

Hainbat tailer eta lantegi, baldin eta instalatutako potentzia totala (argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

Dantzaleku, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.

Ikuskizun publikoetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute: 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea, edo 50 wattetik gorako potentzia duen musika-ekipoa izatea.

Azienda haundiko 20 buru baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

Jarduera proiektua, eta hala badagokio, egin beharreko obrei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA