Udal zergak eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrei ondorengo zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntza:

Norberaren etxebizitzan beharrezko obrak egiteko Lizentziaren tasa eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

Etxeko ur-horniduraren tasa.

Etxeko zabor bilketarako tasa.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengoak betetzen dituzten Urretxun erroldatutako herritarrek:

Ohiko etxebizitza ez den beste ondasunik ez duenak, eta 7.455 eurotik beherako ondarea dutenak.

Ondorengo diru-sarrera gordinak gainditzen ez dituztenak:

Pertsona bakarra < 905,00 €

2 pertsona < 985,00 €

3 pertsona < 1.065,00 €

4 pertsona < 1.144,00 €

5 edo gehiago < 1.244,00 €

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Eskatzailearen errolda eta bizikidetza egiaztagiriak (Udalak)

Familia-unitateko guztien urteko diru-sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak eginak).

Ondasun Higiezinen agiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.

Bankuko titulu eta kontu guztien azken 6 hilabeteetako mugimenduen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Ez du kosturik eskatzailearentzako

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Aurreikusitako epea: 3 hilabete

              Legezko gehiengo epea: 6 hilabete

              Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aurkakoa

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Tokiko Gobernu Batzorde

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

              OHARRAK

              Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

              Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)