Trafiko isunei alegazioak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko herrian Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trafiko arloan egindako arau-hausteengatik jarritako salaketen aurkako alegazioak aurkeztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafiko arloan salatutako edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Deskargu plegua (alegazio idatzia eredu normalizatuan, salaketa zenbakia, data-ordua eta ibilgailuaren matrikula jarrita).

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Alegatutako ekintzak egiazkoak direla ziurtatzen duen edozein agiri.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: Udaltzaingoa.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEAK

          Salaketaren aurka:

          20 egun natural salaketa-agiriaren jakinarazpena egiten denetik (arau-haustea egiten den unean eskuratzen dena).

          20 egun natural salaketaren jakinarazpena egiten denetik, arau-haustea eta gero egiten bada.

          Jakinarazpena egin eta dagokion epe barruan alegaziorik aurkezten ez bada eta isuna ordaintzen ez bada, prozedura amaitzen da, zigor-ebazpenik eman beharrik gabe, eta salaketa jakinarazi zenetik 30 egun natural igaro ondoren, isunaren kobrantza gauzatu ahal izango da.

          Zigorraren aurka: Zigor-ebazpenen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, hautazko izaeraz, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatuz hilabeteko epean.

          PRESKRIPZIO-EPEAK

          Arau-hausteak:

          3 hilabete arau-hauste arinentzat.

          6 hilabete arau-hauste larrientzat eta oso larrientzat.

          Zigorrak:

          4 urte, irmo egiten diren biharamunetik.

          Deskontuarekin egiten den ordainketak alegatzeari uko egitea dakar espreski.

          Alegazioak aurkezten badira, %50eko deskontua izateko eskubidea galtzen da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)