Hiri lurren balioa gehiatzearen gaineko zergan (Gainbalioak) salbuespenak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ez dute zerga hau ordaindu beharrik, besteak beste:

- terrenoen balio gehikuntzarik ez dagoenean edo balio gutxipena gertatzen denean, haien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzearen ondorioz.

- landa-lurtzat jotzen diren lurren balio gehitzea.

- ezkontideek ezkontza-sozietateari ekartzen dizkioten ondasunak eta eskubideak.

- ezkontza deuseztatu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horren gainean emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, ezkontzaren araubide ekonomikoa edozein izanda ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak, edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Eskualdaketa eragiten duen dokumentu originala (eskriturak, epaia…), baita eskuratu zeneko dokumentuak ere.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatzailearentzako

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

            Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

            Zerbitzu Ekonomikoetako Diruzaintza sailera bideratu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

            OHARRAK

            Terrenoen balio gehikuntza kalkulatzeko, bi balio hauek alderatuko dira: terrenoaren eskurapen balioa eta terrenoaren eskualdaketa balioa. Balio horietan ez bada berariaz bereizten zein balio den egozgarria eraikuntzari eta zein lurzoruari, erreferentziatzat hartuko da zer proportzio duten lurzoruaren balioak eta eraikuntza balioak zergaren sortzapenaren unean indarrean dagoen balio katastralarekiko.

            Edonola ere, nahiz eta terrenoek ez izan balio gehikuntzarik, aitorpena beti aurkeztu beharko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)