Ondasun higiezinen gaineko zergan hobariak eta salpuespenak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergaren kuota osoan honako hobari hauek aplikatzen dira:

Familia ugariak:

Urteko diru-sarrera gordinak

0-24.000 €:

Familia ugari orokorra: kuotaren %90eko hobaria.

Familia ugari berezia: kuotaren %90eko hobaria.

24.001 €-50.000 €:

Familia ugari orokorra: kuotaren %50eko hobaria.

Familia ugari berezia: kuotaren %70eko hobaria

50.001 €-80.000 €:

Familia ugari orokorra: kuotaren %15eko hobaria

Familia ugari berezia: kuotaren %40ko hobaria

ALOKABIDE” edo “BIZIGUNE” etxebizitza hutsen programen esku utzitako etxebizitzak: zerga kuotaren %50eko hobaria.

NORK ESKA DEZAKE?

Familia ugarien titularrak edo bere lege-ordezkariak, edo “Alokabide” edo “Bizigune” programen esku utzitako etxebizitzen jabeak edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria (Famili ugaria).

Eskaera orria (Alokabide/Bizigune).

Identifikazio agiriarren.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Familia ugariak:

Familia ugariaren titulua indarrean.

Hala badagokio, Bizikidetza Unitate Bereziaren profila egiaztatzeko dokumentazioa.

Familia unitatearen Errolda agiria (Udalak jarriko du).

Familia-unitatea osatzen duten kide guztien azken errenta-aitorpena, edo berori aurkeztu beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

ALOKABIDE” edo “BIZIGUNE” programen esku utzitako etxebizitzak:

Programa kudeatzen duen erakundeak emandako indarreko dokumentazioa etxebizitza programa horretarako lagatzen dela adieraziz.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik eskatzailearentzako

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

          Diruzaintza sailera bideratu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Interesdunek eskatu egin beharko dituzte hobariak..

          Zerga bateko hobari ezberdinak ez dira elkarrekiko bateragarriak.

          Hobaria aplikatuko da eskatutako baldintzak mantentzen den bitartean. Eskakizun guztiak betetzen diren ala ez urtero egiaztatuko du Udalak.

          Orokorrean, onartutako hobari eta salbuespenek, eskaria egin den zergaldian ez, hurrengotik aurrera izango dute indarra, atzeraeraginik gabe.

          Udal zergak ordaintzera behartuta dauden eta betebehar horretan egunean EZ dauden zergadunen alde, ez da inolako hobaririk aplikatuko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)