Ibilgailuen gaineko zergan alta eta autolikidazioa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) alta eman eta autolikidazioa egitea, ibilgailu bat eskuratzeagatik. Zerga hau ordaindu egin behar da ibilgailua Trafiko Agintaritzan matrikulatu aurretik, eta baita ibilgailu bat aldi baterako baja egoeran egon ondoren berriro ere altan eman nahi denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
        URRETXU

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatzailearentzako

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Egiaztatu ea ibilgailuak baduen hobaririk, salbuespenik edo zerga ordaindu beharrik ez izatea.

            Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ) autolikidazioa egin.

            Zerbitzu Ekonomikoetara bideratu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

            OHARRAK

            Ordainketa helbideratzea: hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu daiteke.

            Kuotaren banaketa proportzionala: ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)