Desgaitasun bat duten pertsonen hobari fiskalak eta salbuespenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasun bat duten pertsonek salbuespena edo hobaria eskatu dezakete, honako zerga hauetan:

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN gaineko ZERGA (TMIZ)

Zergatik salbuetsita daude:

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak (abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuko II. Eranskinaren A letran aipatuak), desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak.

14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, eta pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean, izan pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak.

14 zaldi fiskaletik gorako ibilgailuak, %33 eta %65 arteko desgaitasun maila duten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen izenean matrikulatuak (1.917/1999 Errege Dekretuko III. Eranskinaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago eman zaizkionean).

Bere ardurapean (guraso-ahalagatik, tutoretzan edo kuradoretzan) %65eko edo gehiagoko desgaitasun maila duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.

*Salbuespen hauek ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak, horien onuradun diren subjektu pasiboei.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN gaineko ZERGA (EIOZ)

Zerga kuotaren %90eko hobaria, desgaitasunen bat duten pertsonen sarbidea eta bizigarritasun baldintzak errazteko eraikuntza, instalazio eta obretan, bizitegi-erabilerarako diren eta 2005a baino lehen eraikitako eraikinetan irisgarritasun araudia betetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasunen bat duten pertsona interesdunak edo bere lege-ordezkariak.

Bere ardurapean (guraso-ahalagatik, tutoretzan edo kuradoretzan) %65eko edo gehiagoko desgaitasun maila duen pertsona bat duten interesdunak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren Identifikazio agiriaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Honeraz gain:

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN gaineko ZERGA (TMIZ)

Desgaitasun-ziurtagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena, organo eskudunak emana.

Zirkulazio Baimenaren fotokopia, desgaitasuna duen pertsonaren izenean.

Ibilgailuen Fitxa Teknikoaren fotokopia.

Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.

Eskaera-orrian adierazi ibilgailuaren ezaugarriak, bere matrikula eta onuraren zergatia.

Desgaitasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak:1) Gidatzeko Baimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), eta 2) ibilgailua esklusiboki erabiliko duelaren zinpeko aitorpena.

Desgaitasuna duten perstonak garaiatzeko ibilgailuak: 1) Desgaitasuna duen pertsonaren eta ibilgailuaren ohiko gidariaren NANren fotokopiak, 2) Guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza tarteko, desgaitasuna duen pertsona bat bere kargu edukitzaren egiaztagiria, eta 3) Ibilgailua salbuespenaren onuraduna garraiatzeko bakarrik erabiltzen duela dioen zinpeko adierazpena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

          Diruzaintza sailera bideratu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Interesdunek eskatu egin beharko dituzte hobariak..

          Zerga bateko hobari ezberdinak ez dira elkarrekiko bateragarriak.

          Orokorrean, onartutako hobari eta salbuespenek, eskaria egin den zergaldian ez, hurrengotik aurrera izango dute indarra, atzeraeraginik gabe.

          Udal zergak ordaintzera behartuta dauden eta betebehar horretan egunean EZ dauden zergadunen alde, ez da inolako hobaririk aplikatuko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)