Helbide fiskalaren eta datu fiskalen aldaketa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Titularraren helbide fiskala edo bestelako datu pertsonalak aldatzea da, udal tasa eta zergen ordainketei eta horiei dagozkien jakinarazpenei begira.

Helbide fiskala zer da?

Pertsona fisikoentzat: ohiko etxebizitza

Pertsona juridikoentzat: egoitza soziala

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko zein juridikok, edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa, aldatu behar den datuaren arabera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
        URRETXU

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

            Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

            Zerbitzu Ekonomikoetako Diruzaintza sailera bideratu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)