Familia ugarien hobari fiskal eta salbuespenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hobariak honako zerga hauetan:

ONDASUN HIGIEZINEN gaineko ZERGA (OHZ)

Beti ere ohiko bizilekua den etxebizitzagatik (honen balio katastrala 160.000 € baino txikiagoa bada), familiaren urteko diru-sarrera gordinek 80.000 euro gainditzen ez dituztenean, eta familiako kide guztiak Urretxun erroldatuta badaude, gutxienez urtebete lehenagotik. Hobaria familia ugariaren mota eta familiaren diru-sarreren araberakoak da:

Urteko diru-sarrera gordinak

0-24.000 €:

  • Familia ugari orokorra: kuotaren %90eko hobaria.
  • Familia ugari berezia: kuotaren %90eko hobaria.

24.001 €-50.000 €:

  • Familia ugari orokorra: kuotaren %50eko hobaria.
  • Familia ugari berezia: kuotaren %70eko hobaria

50.001 €-80.000 €:

  • Familia ugari orokorra: kuotaren %15eko hobaria
  • Familia ugari berezia: kuotaren %40ko hobaria

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN gaineko ZERGA (TMIZ)

Zerga kuotaren %30eko hobaria aplikatu zaie, 5 edo plaza gehiagoko ibilgailuei eta familiaren urteko diru-sarrera gordinak 80.000 euro baino altuagoak ez badira.

NORK ESKA DEZAKE?

Familia ugarien titularrak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria (OHZ).

Eskaera-orria (TMIZ).

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Familia ugariaren titulua indarrean.

Hala badagokio, Bizikidetza Unitate Bereziaren profila egiaztatzeko dokumentazioa.

Familia unitatearen Errolda agiria (Udalak jarriko du).

Familia-unitatea osatzen duten kide guztien azken errenta-aitorpena, edo berori aurkeztu beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Honezaz gain:

ONDASUN HIGIEZINEN gaineko ZERGA (OHZ)

Zinpeko aitorpena, familiako kideetako inork beste etxebizitzarik ez duela adierazten duena.

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN gaineko ZERGA (TMIZ)

Hobaria egiaztatuko duen ibilgailuaren dokumentazioa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

          Zerbitzu Ekonomikoetako Diruzaintza sailera bideratu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Interesdunek eskatu egin beharko dituzte hobariak..

          Zerga bateko hobari ezberdinak ez dira elkarrekiko bateragarriak.

          Hobaria aplikatuko da familia ugariaren izaera mantentzen den bitartean. Baldintza hori eta gainontzeko eskakizunak betetzen diren ala ez urtero egiaztatuko du Udalak.

          Orokorrean, onartutako hobari eta salbuespenek, eskaria egin den zergaldian ez, hurrengotik aurrera izango dute indarra, atzeraeraginik gabe.

          Udal zergak ordaintzera behartuta dauden eta betebehar horretan egunean EZ dauden zergadunen alde, ez da inolako hobaririk aplikatuko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)