Kobrantza agiriaren kopia edo ordainketaren egiaztagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kobrantza agiria: zergak ordaintzeko balio duen agiria da, jatorrizkoa galdu bada.

Ordainketa frogagiria: ordainketa egina dagoela frogatzeko balio duen agiria da

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko zein juridikok, edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
        URRETXU

          Telematikoki:
        • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero
          URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik eskatzailearentzako

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Interesduna identifikatzen da eta eskatutako ordainagiria ordainduta dagoen ala ez egiaztatzen da:

          Ordainduta badago: ordainagiria inprimatzen da eta ordainduta dagoela dioen zigilua ematen zaio.

          Ordaindu gabe borondatezko epean badago: ordainagiriari ez zaio zigilurik ematen. Kobrantza agiri berri bat inprimatzen da, hala eskatzen bada, eta ordainketa egiteko dauden aukera ezberdinak azaltzen dira.

          Agiria ematen denean, interesdunari ordaindu gabe dituen bestelako zorrak jakinaraziko zaizkio.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Ordaindu gabe badago, ordainketa eskudirutan edo kreditu txartelaren bidez egin ahal izango da, aurrez aurre Udaletxean edo banketxeetako bulegoan, nahiz telematikoki Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa-Pasabidearen bidez.

          Zergaren ordainketa bankuan helbideratu daiteke, hurrengo urtetarako.

          Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke. Helbideratze-eskaeraren iraupena mugagabea da, besterik jakinarazi ezean.

          Zerga edo tasa bakoitzak helbideratze desberdina izan dezake.

          Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean zordunduko dira, adierazitako banketxe eta aurrezki kutxetan.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.