Zerga betebeharrak zatikatzeko edota geroratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zergak ordaintzera derrigortua dagoenak, zorren ordainketa zatikatzeko edota geroratzeko eskaera egin dezake, bere finantza- eta ekonomia-egoerak ez dionean uzten, aldi batez, ordainketa ezarritako epeetan egiten, bere diru egoeragatik

NORK ESKA DEZAKE?

Cualquier persona física o jurídica, o su representante legal.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria,

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Dokumentazioa, eskaera egitean (kasu bakoitzean dagokiona):

Bermearen konpromisoa, Diruzaintza-Zergabilketan adierazitako kasuetan, moduan, eta kopuruan, Erregelamenduaren arabera.

Bermearen salbuespena eskatzen bada(erabat edo partzialki):

Eskatzailearen aitorpena, ondasunik ez duela edo besterik ez duela adieraziz.

Egindako azken Errenta Aitorpenaren kopia (pertsona fisikoek)

Azken hiru urteetako balantzea eta emaitzen kontua eta, baldin badago, auditoretza-txostena (pertsona juridikoek)

Dokumentazioa, zatikapena edo geroratzea onartzean:

Zatikatutako zorraren hileko ordainketen helbideratzeren kopia (ordainketa agindua).

Zorra bide exekutiboan badago, zorraren %20 ordaindu izanaren frogagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

            .

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatzailearentzako

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.

            Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman

            Zerbitzu ekonomikoetako Zergabilketara bideratu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

            OHARRAK

            Irizpide orokorrak geroratzeak edo zatikapenak emateko, gehieneko epeak:

            ZORRAREN ZENBATEKOA

            GERORATZEA

            ZATIKAPENA

            150 € baino txikiagoa

            151 eta 600 € artekoa

            3 hilabete

            3 hilabete

            600,01 eta 1.500 € artekoa

            3 hilabete

            6 hilabete

            1.500,01 eta 6.000 € artekoa

            6 hilabete

            12 hilabete

            6.000,01 eta 12.000 € artekoa

            6 hilabete

            18 hilabete

            12.000 € baino handiagoa

            24 hilabete, aurrez zorraren %20 ordainduta

            *Zatikatu beharreko zorraren zenbatekoan sartuko da ordaindu gabe dagoen zor guztia, eskatzaileak izan dezakeen aurreko zorra ere bai.

            Bermeak: zor nagusia eta geroratzeak sortutako berandutze-interesak, gehi bi kontzeptu horien batuketaren %25 kitatuko ditu bermeak. Aplikagarri den Erregelamenduan ezarritako bermeak onartuko dira. Era berean, bermeen eraketaren dispentsa osoa edo partziala eskatu ahal izango da, aipaturiko Erregelamenduan adierazitako kasuetan.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)