Ibilgailuen gaineko zerga itzulketa, baja ematearen ondorioz

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bajan emandako ibilgailu baten titularrak (behin betiko baja edo lapurretagatik alde baterako baja), eskubidea du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergagatik (TMIZ) ordaindutako kopuruaren zati proportzionala itzultzea eskatzeko, ibilgailuari baja eman zaion hurrengo hilabetetik hasi eta abenduaren 31ra arte.

Itzultzeko kopurua = TMIZ/ urteko kuota x Falta den hilabete kop.

Izapide hau egin aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak) eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja. Trafiko Buruzagitzak, bere aldetik, Udalari jakinaraziko dizkio izapidetutako baja guztiak, hilabetea bukatutakoan

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Ibilgailuaren bajaren Trafiko Buruzagitzako agiria.

Hala badagokio, lapurretaren salaketa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik eskatzailearentzako

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman

          Zerbitzu ekonomikoetako Zergabilketara bideratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Itzulketa eskaera aurkezteko epea 4 urtekoa da zergaren sortzapen datatik kontatzen hasita, behin epe hori igarota eskubideak preskribatu egiten baitu.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)