Zerga, tasa eta prezio publikoen inguruko itzulketa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ordaintzea ez zegokion zerga eta tasengatik egindako diru-sarrerak itzultzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesatuak, edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman

          Diruzaintza-Zergabilketara bideratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

          OHARRAK

          Itzulketa eskaera aurkezteko epea 4 urtekoa da, behin epe hori igarota eskubideak preskribatu egiten baitu.

          Eskatzaileak oker egindako diru-sarreren itzulketa jasotzeko eskubidea du. Horrez gain, eta diru-sarrera premiamendu prozedura garaian egin badu, errekargua, kostuak eta interesak.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)