Zergak eta tasak ordaintzea eta kontsultatzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainagiri eta likidazioak ordaintzea, borondatezko epean edo epealdi exekutiboan.

Interesdunaren izenean dauden udal zergak eta tasak kontsultatu ere egin daitezke, indarrean daudenak zein dagoeneko ez daudenak, eta baita bere ordainketa egoera ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein zergadunek edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Diruzaintza Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 2077 URRETXU
      8:00-15:00
      943038087 / diruzaintza@urretxu.eus
    • Baketxeetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Banco Sabadell-Guipuzcoano, BBVA, Caixabank, Banco Santander, Banco Santander eta Bankoa.
      URRETXU

              Telematikoki:
            • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero
              URRETXU

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Zerga edo tasaren zenbatekoa. Tramiteak ez du kostu gehigarririk eskatzailearentzako

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Berehala

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Datuak egiaztatu eta interesdunari eskatutako informazioa eman.

              Zerga edo tasa kobratu eta kobrantza hori programa informatikoan aplikatu.

              Interesdunari kobrantza agiria edo ordainketa frogagiriaren kopia zigilatua eman.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

              OHARRAK

              Ordainketa eskudirutan edo kreditu-txartela erabiliz egin daiteke.

              Ordainketarako epea:

              Borondatezko epealdia:

              Likidazioak (epemuga puntualekoak): ordainketa hilabeteko epean egin behar da, jakinarazpena iristen den hurrengo egunetik hasita.

              Ordainagiriak, errolda fiskalen bidezkoak (aldizkako epemugakoak): epeak Egutegi Fiskalean ezarritako egunean bukatuko dira, edo hura larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

              Borondatezko epealdia agortzean, premiamenduzko prozedurari ekingo zaio eta errekargua aplikatuko da.

              Premiamenduzko epealdia: borondatezko epea amaitzen den biharamunean hasten da epe exekutiboa, eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio.

              Premiamenduzko probidentzia jakinarazten den egunetik hilabete igaro ondoren zorrak ordaindu gabe jarraitzen badu, zordunaren ondasunak bahitzeari ekingo zaio.

              Ordainagirien banku-helbideratzea: aldizkako epemuga duten zerga eta tasen ordainketa edozein entitate finantzariotan helbideratu daiteke. Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran.

              Hobari fiskalak, salbuespenak eta diru-laguntzak daude.

              Ordainketa zatikatzea edo geroratzea eskatu daiteke.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Udalak dituen tasen eta zergen kudeaketarako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publikoei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik eta garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.