Lankidetzarako beka

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta burutzeko diru-laguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusi diren eta legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde batekin irabazi asmorik gabe lan egingo duten Urretxuko udalerrian erroldatutako pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

NAN

Proiektuaren memoria

Diru-sarreren ziurtagiria

Gobenuz Kanpoko Erakunde batekin egingo denaren ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Ez du kosturik interesatuarentzat.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

              Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

              Gizarte Zerbitzuen sailera bideratu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Tokiko Gobernu Batzorde

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

              OHARRAK

              Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

              Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.