Seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familiei eskaintzen zaizkien diru-laguntzak, seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin eta mantenuarekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzeko

NORK ESKA DEZAKE?

Aita eta ama edo horietariko bat, seme-alabatasun natural edo adopzio bidezkoagatik, baldin eta ez badira guraso-agintetik baztertu edo kendu ez bazaie.

Guraso-agintea duen aita edo ama, baldin eta horietariko bat guraso-agintetik baztertu bada edo kendu bazaio.

Ebazpen judizial bati jarraiki seme-alaben zaintza duen aita edo ama, banaketa judizial edo dibortzio kasuetan.

Ebazpen judizialak ezarritakoaren arabera, gurasoek zaintza eta babespea konpartitzen badute, haien artean erabaki beharko dute bietako zein izango den diru-laguntzaren onuraduna.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak lortu ahal izateko, eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan egon beharko du, gutxienez berriztatze- edo luzatze-eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Familia-unitatea osatzen duten gurasoen NANaren edo haien nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua.

Familia-liburuaren konpultsatutako fotokopia.

Eskatzailearen errolda-ziurtagiri eguneratua, etxean bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna barne.

Adopzio eta adopzio aurreko familia-harreraren kasuetan, adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia).

Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleituko duen ebazpen judizialaren fotokopia.

Ebazpen judizialaren arabera, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea konpartitua bada, laguntzaren eskatzailea erabakitzeko lortutako akordio sinatua aurkeztuko da.

Laguntza eragin duten seme edo alabak ezgaitasunen bat badu, hori egiaztatzen duen ziurtagiria..

Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo kontuaren titulartasun datuen fotokopia

Familia-unitatea osatzen duten gurasoen errenta maila jakin behar den kasuetan, Familia Zuzendaritzak informazio hori Foru Aldunditik zuzenean eskura ahal izateko baimena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    255/2006 Dekretua,(Euskal Herriko Aldizkaria zk. 245/2006)abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzat diru-laguntzak arautzen dituena.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskaera orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea

      Eskaera Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA