Etxebizitzak Bizigune eta Asap programetan sartzeko eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko bigarren eskuko eta libreak diren etxebizitzak , alokairuan eskaintzea, BIZIGUNE eta ASAP programetan sartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

ETXEBIZITZA, programan sartu ahal izateko:

Programan sartzeko eskaera-orria.

Etxebizitzaren titular guztien NANaren fotokopia.

Etxebizitzaren eskrituraren fotokopia.

Azkeneko kontsumoen erreziboen fotokopia, hau da argi-indarra, gasa, ura.

Jabego erregistroaren “ohar sinplea” delako agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

ALOKABIDEko eskaera-orria

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Bizigune programa:

    100/2004 Dekretua, ekainaren 1eko, “Etxebizitza hutsaren Programa” sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta “Vivienda y suelo de Euskadi SA/Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA” (VISESA) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona. (110 zenbakidun EHAA, 2004ko ekainaren 11koa)

    61/2009 Dekretua, martxoaren 10ekoa, 316/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, hirugarrenez aldatzeko dena. Dekretu horrek «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen du, programa horren araubide juridikoa ezartzen du eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAri baltzu publikoari programa kudeatzeko ardura ematen dio. (59 zenbakidun EHAA, 2009ko martxoaren 26koa)

    268/2011 Dekretua, abenduaren 20koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan. (247 zenbakidun EHAA, 2011ko abenduaren 30ekoa)

    Agindua, 2004ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena,

    «Etxebizitza Hutsen Programa» esleitzeko baldintzei eta prozedurari buruzko aginduaren bigarren aldaketarena. (239 zenbakidun EHAA, 2004ko abenduaren 16koa)

    Agindua, 2009ko azaroaren 4koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko Aginduaren hirugarren aldaketa egiteko dena. (225 zenbakidun EHAA, 2009ko azaroaren 23koa)

    466/2013 Dekretua, abenduaren 23koa, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa

    arautzen duena. (247 zenbakidun EHAA, 2013ko abenduaren 30ekoa)

    ASAP programa:

    43/2012 Dekretua, martxoaren 27koa, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP programa sortzeko dena. (66 zenbakidun EHAA, 2012ko martxoaren 30ekoa)

    2014/180 DEKRETUA, 2014ko irailaren 23koa, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) programa sortzeko den Dekretua aldatzen dueña. (185 zenbakidun EHAA, 2014ko irailaren 30ekoa).

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Jasotako eskaera eta dokumentazioa ALOKABIDEra bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eusko Jaurlaritza.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

      OHARRAK

      Eusko Jaurlaritzak jakinaraziko dio eskatzaileari dagokion erantzuna.

      DATU PERTSONALEN BABESA