Elikagaien eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru baliabide urriak dituzten bizilagunei zuzendutako laguntza eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Baldintzak:

- Urretxun erroldatuta dagoenak eta bertan bizi denak.

- Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko onartutako gehienezko mugaren azpitik dauden hileko diru-sarrerak dituenak:

- Ondasun higiezinen jabegoari dagokionez, etxebizitza + garajea + trastelekua izatea eta ez gehiago.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa edo Atzerritarren Identifikazio zenbakia

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Familia unitatean lanik gabe dauden pertsona guztien Langabetu Txartela

(DARDE)

18 urte baino gehiago dituzten eta ikasten ari diren familia-unitateko pertsona guztien ikasketen ziurtagiria

?Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiria:

Ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria- Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala-: Erretiroa, alarguntza, zurztasuna,ezintasun iraunkorra, kargura semea edo. Alaba edukitzeagatik prestazio ekonomikoa, senideen aldeko pentsioak, zahartzaro pentsioa.

Ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen ziurtagiria: Erretirokoak edo baliaezintasunekoak edo Gizarte-ongizateko funtsaren zahartzaroko edo ezintasun pentsioak.

Bere kontura lan egiten duten pertsonak(autonomoa): Errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez badu, azken hiru hilabetetako hileko batez besteko sarrera garbien zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da.

Besteren kontura lan egiten duten pertsonek azken nomina aurkeztu beharko dute (edo azken 3 nominak, zenbatekoa oso ezberdina bada.

Langabezi prestazioa edo Subsidioa jasotzen badu edo ez badu, SERVICIO EMPLEO PUBLIKO ESTATALek luzatutako ziurtagiria.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu edo ez badu, LANBIDEk luzatutako ziurtagiria.

Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanen gaineko arazoak egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen erreziboa

18 urte baino gehiago duten pertsona guztien ondasun higiezinen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak luzatuta.

18 urte baino gehiago duten pertsona guztien informazio fiskalaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak titulu, errenta finkoko titulu, aurreikuspen-plan edo antzeko bakoitzaren eta guztien egungo saldoaren ziurtagiria, dagokion edo dagozkion erakundeak luzatuta.luzatua (Udalak eskatuko du)

Elkarrekin bizi diren kide guztien gordailu, libreta, kontu korronte, errenta aldakorren

Beste autonomia erkidegotik datozen pertsonei dagokionez, 18 urte baino gehiago duten pertsona guztien Ondasun Higiezinen ziurtagiria.

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonei dagokienez, 18 urte baino gehiago duten pertsona guztien Ondasun Higiezinen ziurtagiria jatorrizko herrialdeak luzatuta.

Larrialdi egoerak alegatzen direnean, larrialdi hori egiaztatuko duten agiriak.

Gizarte Zerbitzuek bidezkoa dela ulertuz gero, adingabeak eskolara doazela egiaztatuko duen agiria eskatuko da edo zuzenean eskoletara joko da , eskola- absentismoa ez dagoela egiaztatzeko.

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Ez dagokio

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Alkatetza

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA