Familia ugarien tituloa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala da.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako kide hauek dituzten familiak eska dezakete:

Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.

Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, dituzten aurreko ahaide bat edo bi, seme- alabetako bat gutxienez ezindua bada edo lanerako ezindua baldin badago.

Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere menpekoak badira, nahiz eta ez bizi etxe berean.

Bi seme-alaba dituen guraso alargunak.

Umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina haien menpe ez daudenak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK

Familiako pertsona guztien NANaren fotokopia. (NAN izanez gero)

Familia-liburuaren konpultsatutako fotokopia

Elkarbizitza ziurtagiria, tituluan agertuko diren pertsonak jasotzen dituena.

Titulu-eskaeran agertuko diren seme-alabek guraso edo aurrekoekiko menpekotasun ekonomikoa dutela egiaztatzen duten agiria (errenta aitorpena, nominak, langabe-txartela...).

21 eta 25 urte bitarteko seme-alaben kasuan, adina eta titulazioari egokitzen zaizkien edota lanpostu bat lortzeko egokiak diren ikasketak egiten ari direla egiaztatzen duen dokumentazioa,

Titulu eskaeran sartutako eta ezgaitasuna edota lanerako ezintasuna duen/duten pertsona/k : Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak egindako minusbaliotasun ziurtagiria (noiz berrikusi behar den adieraziko da, hala badagokio) edota erabateko ezintasun iraunkorra egiaztatzen duten dokumentazioa

Tutoretza, behin-betiko edota adopzio aurreko harrera, alarguntze, banantze edo dibortziatze egoera egiaztatzen duen dokumentazioa, hala behar balitz.

Banatze edo dibortzio kasuetan, epaiaren eta hitzarmen arautzailearen kopia. Tituluan, aurrekoarekin bizi ez diren ondorengoak sartu nahi badira: banandutako edo dibortziatutako gurasoen akordioa eta janaria eman beharra zehazten duen epai-erabakia.

Beste herrialde bateko eskatzaileentzat, aurrekoaz gain:

Europar Batasuneko (edo Europako Esparru Ekonomikoaren Ituneko) herritarra bada :

Egoitza Gipuzkoan duela egiaztatzen duen agiria, edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren ituneko herrialde batean bizi izanez gero, gutxienez aurrekoetako batek Gipuzkoan lan egin beharko du .

Beste herrialde batzuetako nazionalak:

Bizileku-baimena.

Familia-libururik izan ezean, seme-alaben jaiotza ziurtagiria

TITULUA BERRITZEko:

Aurreko titulua aurkeztu.

Egoera berezirik edo aldaketarik izanez gero, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztea: elbarritasuna, ikaslea, mendekotasun ekonomikoa, alarguntasuna, banantzea edo dibortzioa, tutoretza, harrera...

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Eskaera orria

Ordezkaritza-agiria

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

      Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA