Telelaguntza zerbitzua. (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Telelaguntza gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da eta telefono linearen bidez, eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak.

Bizikidetza unitate baten parte diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Aurreko egoeretako batean ez dauden pertsonak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako gizarte-txostenean telelaguntza-zerbitzuaren bidez konpon daitezkeen beharrizanak dituela egiaztatzen denean.

Eta horrez gain :

- Urretxuko udalerrian erroldatuta egotea.

- bere etxean telefono linea izatea.

- telelaguntza ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izan behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANaren kopia

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Familia-medikuak betetako Osasun-fitxa.

Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa banku-helbideratze bidez ordaintzeko agiria.

Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek errentaren, diru-sarreren eta beren izenean dauden ondasun higiezinen gaineko azken aitorpena aurkeztu beharko dute, edo, bestela, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailari baimena emango diote bai kontsultak egiteko eta bai dagokion zerga- administrazioan eskatzailearen egoera ekonomiko eta fiskalaren inguruan beharrezkoak diren datuak eskatzeko.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Eskaera orria

Ordezkaritza agiria

Familia-medikuak bete beharreko osasun fitxa

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Eskaera orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea

                Kasua balioestea.

                Eskaera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).