Udal esku-hartzea arrisku egoeran dauden adingabeak dituzten familietan.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bere ardurapean adingabeak dituzten familiei laguntza sozioekonomikoa eta psikosoziala eskaintzen duen udal programa da; beti ere adingabe horiek arlo pertsonalean trebetasun-gabeziak dituztenean eta gabezia horiek haur eta nerabeentzako babesgabetasuneko arrisku-egoera arina edo moderatua sor dezaketenean.

Programaren helburua adingabeen gurasoei edo legezko tutoreei laguntza eskaintzea da, haiek trebetasunak, guraso-rolak eta hezkuntza-jarraibide egokiak eskura ditzaten, beren arteko harremanen dinamika edota ohitura disfuntzionalen dinamika aldatzeko ahalegina eginez.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun bizi eta erroldatuta dauden familiak, beti ere, Gizarte Zerbitzuen balioespenaren arabera, babesgabetasun-egoera arinean edo moderatuan gelditzeko arriskuan dauden adingabeak bere ardurapean dituenean.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako kasuak izan daitezke, familia horien larritasun-maila arrisku larrian egotetik arrisku moderatuan egotera pasa denean eta, beraz, Foru Aldundiaren eskumena izatetik Udalaren eskumena izatera pasa denean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Babesgabetasunaren arrisku arinaren definizioa:

                Oinarrizko beharrak beteta dituzten arren eta haien gurasoak edo haien tutoretza edo zaintzaren ardura duten pertsonak haurrak babesteko gai diren arren, haur eta nerabeak epe motz, ertain edo luzean ongizatean eta garapenean kalte esanguratsua eragin dezaketen baldintzetan dauden familia- inguruneetan bizi direnean. Haurrak edo nerabeak ez du kalte esanguratsua jasan baina etorkizun hurbilean jasateko arriskuan dago.

                Haur edo nerabea babesgabetasun egoera moderatuan edo larrian dago:

                Oinarrizko beharrak bete gabe dituenean eta egoera horrek osasunean eta garapenean kalte esanguratsua eragin duenean edo eragin dezakeela baloratu denean. Egoera hori gurasoak edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasunaren edo ezintasunaren edo behar horiek behar bezala bete ez izanaren ondorioa izan daiteke.

                Gurasoen edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasuna larria denean eta, ondorioz, etorkizun hurbilean haur edo nerabearen oinarrizko beharrak aseko direla bermatu ezin dutenean Babesgabetasunaren arrisku arinaren definizioa:

                Oinarrizko beharrak beteta dituzten arren eta haien gurasoak edo haien tutoretza edo zaintzaren ardura duten pertsonak haurrak babesteko gai diren arren, haur eta nerabeak epe motz, ertain edo luzean ongizatean eta garapenean kalte esanguratsua eragin dezaketen baldintzetan dauden familia- inguruneetan bizi direnean. Haurrak edo nerabeak ez du kalte esanguratsua jasan baina etorkizun hurbilean jasateko arriskuan dago.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).