Babesgabetasun egoeran erortzeko arriskuan egon daitezkeen adinganeen egoera baloratzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arrisku egoeran egon daitezkeen adingabeen egoerak baloratzea. Arrisku horrek babesgabetasun egoera sortu duen egiaztatzen da eta, modu berean, egoeraren larritasuna, esku-hartzea beharrezkoa den eta ondoren eman beharreko urratsak zehazten dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak eskatuta:

Zailtasuna dituztela onartu eta laguntza eskatzen duten familiak.

Ofizioz:

Gizarte Zerbitzuetan haurrak eta nerabeak arriskuan edo babesgabe egon daitezkeela jakin ondoren. Jakinarazpen horiek norbanakoengandik edo zerbitzuetatik (Ikastetxeak, osasun-zentroak, poliziak, epaitegiak, fiskaltza…) etor daitezke.

Gizarte Zerbitzuetako departamentuan horrelako egoerak egon daitezkeela antzematen denean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunak eskatuta denean, ez da agiririk behar.

Ofizioz denean, jakinarazpena egiten duenaren arabera, jakinarazpena eta/ edo txostena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ordezkaritza agiria.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Kasuaren lehenengo balorazioan arrisku edo babesgabetasun egoerarik antzematen ez bada, familien beharren arabera jardungo da: espedientea itxi, beste zerbitzuetara bideratu.

                Kasuaren lehenengo balorazioan babesgabe egoteko arrisku arina edo moderatua egon daitekeela antzemanez gero, ikerketa-lana egingo da; horretarako informazioa jasoko da familiari eta adingabeak ezagutzen dituzten profesionalei eta/edo erakundeei galdetuta. Ondoren, kasua udal eskumenekoa denez, esku- hartzeko proposamena egiten da.

                Kasuaren lehenengo balorazioan babesgabe egotek arrisku larria egon daitekeela antzemanez gero, ikerketa-lana egingo da; horretarako informazioa jasoko da familiari eta adingabeak ezagutzen dituzten profesionalei eta/edo erakundeei galdetuta. Ondoren, esku-hartzeko proposamena bidaltzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta nerabeen eskualdeko taldeari, kasua Foru eskumenekoa izan daitekeen egiazta dezan

                Lehenengo balorazioan babesgabetasunaren adierazle argiak antzematen badira, berehala jokatuko da eta zuzenean bideratuko da kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta nerabeen eskualdeko taldera, egin beharrekoa egin dezan.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Babesgabetasunaren arrisku arinaren definizioa:

                Oinarrizko beharrak beteta dituzten arren eta haien gurasoak edo haien tutoretza edo zaintzaren ardura duten pertsonak haurrak babesteko gai diren arren, haur eta nerabeak epe motz, ertain edo luzean ongizatean eta garapenean kalte esanguratsua eragin dezaketen baldintzetan dauden familia-inguruneetan bizi direnean. Haurrak edo nerabeak ez du kalte esanguratsua jasan baina etorkizun hurbilean jasateko arriskuan dago.

                Haur edo nerabea babesgabetasun egoera moderatuan edo larrian dago:

                Oinarrizko beharrak bete gabe dituenean eta egoera horrek osasunean eta garapenean kalte esanguratsua eragin duenean edo eragin dezakeela baloratu denean. Egoera hori gurasoak edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasunaren edo ezintasunaren edo behar horiek behar bezala bete ez izanaren ondorioa izan daiteke.

                Gurasoen edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasuna larria denean eta, ondorioz, etorkizun hurbilean

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).