Indarkeria matxistaren ondoriozko laguntza soziojuridikoa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lege-aholkularitza emateko zita bat da, eta bizikidetza-unitatean,halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta, tratu txarrak edo sexu- askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaie.

NORK ESKA DEZAKE?

Bizikidetzaren eremuan tratu- txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimek eta hala eskatzen duten erasotzaileek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Aurrez salaketa jarri dela egiaztatzea edo lesioen partea izatea, halakorik izanez gero.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ordezkaritza agiria

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Zerbitzua aurretiazko kontsulta bakar batean datza

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.