Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Beren kasa baliatzeko arazoak dituzten edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenei zuzendutako zerbitzua da. Mendekotasuna duten pertsonen zainketan eta etxeko lanetan lagunduz, erabiltzaileak beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izatea du helburu.

NORK ESKA DEZAKE?

Autonomia galtzearen ondorioz, beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izateko , oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenek, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra, zehazkiago:

Beraien autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.

Familiaren aldetik beharrezko zaintza eta arreta jasotzerik ez duten adingabekoek.

Gehiegizko karga, gizarte-egoera ezegonkorra eta/edo gaixotasun fisiko eta/edo psikikoen ondoriozko arazoak dituzten familia-taldeek edo pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Familia-liburua, bidezkoa bada.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena, eta ondareari buruzko inprimakia edo aitorpen hori aurkezteko beharrik ez duela egiaztatzen duen agiria

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Lanegunetan: 15,00 € orduko.

                Asteburu eta jai-egunetan: 22,40 € orduko.

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak eta Udalak erabiltzaile bakoitzarentzat ezartzen dituzten irizpideen arabera kitatuko da tasa hau.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Txosten teknikoa egitea.

                Ebazpena

                Ekonomia Sailera bidaltzea.

                Interesdunari jakinaraztea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).