Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailua horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko ezin duentzako txartela.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun erroldaturik dauden eta mugikortasun arazoak 7 puntu edo gehiago mugikortasun baremoan dituzten pertsona ezgaituak:

- Ezinbestean gurpil-aulkia erabiltzen du.

- Oinez ibiltzeko ezinbestean bi makulu behar ditu.

- Oinez ibil daiteke baina kontrolatzen zailak diren jokabide erasokor edo gogaikarriak ditu, garraiobide normalizatuak erabiltzea eragozten duten gabezia psikiko larrien ondorioz.

- Beste mugikortasun-arazo batzuk (gutxienez 7 puntu, baremoaren arabera).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Interesdunaren argazki bat txartela prestatzeko.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Txartela eskuratzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.

                Txartela prestatzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Txartela eskatu aurretik, Gipuzkoako Aldundiak emandako ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da.

                Txartela bost urtez behin berritu beharko da titularra bizi den herriko udaletxean; dena dela, eskatzailearen ezgaitasunaren balioespenean aldaketarik bada, gerta liteke txartelak indarraldia galtzea.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).