Mendekotasun egoeran daudenentzat familia harrera zerbitzua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia harrerako programaren bidez familia unitate edo bakarrik bizi den persona batek, mendekotasun edo ezgaitasun egoeran dagoen pertsona bat hartzen dute beraien etxeetan. Harrera familiak eta hartutako pertsonak ez dute hurbileko ahaidetasun loturarik izango.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxean hartutako pertsonarenak:

Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egon beharko du, eskaera egin baino urte bete lehenago gutxienez eta 18 urte baino gehiago izango ditu

Menpeko pertsonatzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera.

Bizikidetza normala galaraziko duen portaera edo osasun arazo larririk ez izatea

Hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin, Bigarren mailarainoko odol ahaidetasunik ez izatea

Harrera familiarenak:

Elkarbizitza unitatea osatzea

Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea. Kalkuluak egingo dira Foru Dekretu arautzailearen 2.Bc) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek onartzea harrera

Harrera egiteko etxebizitza egoki bat izatea

Harrera famili unitatearen etxean arreta edo zaintza berezia behar duten bi pertsona baino gehiago ez izatea, harrerakoa barne.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.

Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

Harreraren erreferentziako arduraduna izango den pertsonaren izendapena.

Harrera onartzen duen dokumentua, harrera familia osatzen duten kide guztiek sinatuta.

Foru Dekretu arautzailearen 2. artikuluaren 2. atalean aipatutako terminoetan etxebizitza egokia duela egiaztatuko duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).